Tren geltoki berria eraikitzeko lanetan dira Zumarte industriagune ondoan. Bertara sartzeko gunea aldatu behar izan zuten iaz, behin behineko zubi bat ere eraiki zuten Etxealdiakoa eraisteko.
Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, azaroaren 16tik aurrera beste bi aldaketa izango dira. Batetik, tren geltoki zaharrera heltzeko beste sarbide bat izango da. Orain arte, tren geltoki zaharra igaro eta Zumartegi industriagunean aurrerago sar zitekeen eta trenbidea zeharkatu behar zen. Hilaren 16tik aurrera ez. Izan ere, azken hilabeteotan baliatu den nasa itxi egingo dute eta geltokiaren eraikina dagoen aldeko nasa baliatu beharko da bai Oriorantz zein Donostiarantz trenez joateko. Horretarako, sarbide berria izango da, Zumartegi industriagune aldetik tren geltoki aldera begira jarrita ezkerreko aldetik.