Bapo jan ostean, indarberrituta gogotik dantza egin dute larunbat iluntze honetan frontoiko Mundualdian. Doinu kubatarren erritmora aritu dira gerri buelta gogotik mugitzen. Urtero, herrialderen bateko musika ekarri ohi du antolakuntza lanetan jarduten duen Aniztasun Kontseiluak gure artera.
Musika aipatuta, gainera, aurtengoan izan da berrikuntzarik; arratsaldeko ekintzak munduko musikaz girotu zituen Luken Arkarazok. Arratsalde girotu hau borobiltzeko "Son de Hoy" taldeko kideak gonbidatu zituzten.
Doinu kubatarren erritmora gogotik aritu ziren dantzan frontoian. Berriki, Artzabalgo aurtengo Kultur Potea ekimena abiarazten izan ziren. Orduko hartan, uztailean zendutako herrikide bat, Txirikordako bizilagun Olimpo Lázaro Silva Rodriguez omendu nahi izan zuten, Mundualdiko parte hartzaile bazena. Bere hurbilekoak han ziren atzo.
Son De Hoy taldekoekin borobildu dute, aurtengo jatorri aniztasunaren jaialdia.