Hurbilago

Poltsa isotermikoak herrian erostearen truke

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 18a, 08:49

Argazkia: Hurbilago.

Herrian erostearen truke, poltsa isotermikoak eskuragarri egunotan.

Poltsa isotermiko bat opari gisa jasotzeko aukera dago saltokiotan 30 euroko erosketak eginez gero, "bertako dendetan erositako kalitatezko produktuak fresko mantendu eta etxeratzeko". Lehen 50 erosleei zuzenduriko eskaintza izango da honako hau.

Denda hauek bat egin dute ekimen horrekin: Aizpurua Okindegia, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Artzabal baserria jatetxea, Arruti harategia, Bordatxo taberna, Enar estetika, Esnaola janari-denda, Guria taberna, Intza ile-apaindegia, Iratze natur denda, Itzira eraikuntzak, Laukote, Laurok liburu-denda, Lizardi liburu-denda, Lurda mertzeria, N.I ile-apaindegia, Opilgoxo, Otar-Goxo, Txirristra taberna eta Usurbil Optika.

Herri merkataritza babesteko deia
Herri merkataritza sustatzeko kanpaina hau eta bestelakoekin sustatu ohi duten moduan, gogorarazi dutenez, "zure esku dago herriko merkataritza babestea!". Berriki ohartarazi duten moduan, "gero eta botere gehiago ari dira pilatzen merkataritza kate erraldoien eskuetan eta hori mehatxu zuzena da gure herriko denda txikientzat, lehen sektorearentzat eta tokiko ekonomiaren biziraupenarentzat".

Horregatik, nabarmendu dutenez, "erosle txikien iraultza gure esku dago. Babestu zure herriko merkatariak, sustatu tokikoa eta erosi bertan!".