Lanetan duten tren geltokiak sarbide eta nasa aldatua erabilgarri

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 18a, 08:33

Lanetan duten tren geltokira bertaratzeko aldaketak martxan dira asteburutik.

Tren geltoki berria eraikitzeko lanetan dira Zumarte industriagune ondoan. Bertara sartzeko gunea aldatu behar izan zuten iaz, behin behineko zubi bat ere eraiki zuten Etxealdiakoa eraisteko.

Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, asteburuaz geroztik beste bi aldaketa daude martxan. Batetik, tren geltoki zaharrera heltzeko beste sarbide bat dago. Orain arte, tren geltoki zaharra igaro eta Zumartegi industriagunean aurrerago sar zitekeen eta trenbidea zeharkatu behar zen. Asteburuaz geroztik, azken hilabeteotan baliatu den nasa itxi dago eta geltokiaren eraikina dagoen aldeko nasa baliatu beharko da aurrerantzean bai Oriorantz zein Donostiarantz trenez joateko. Horretarako, sarbide berria ere egokitu dute, Zumartegi industriagune aldetik tren geltoki aldera begira jarrita ezkerreko aldetik hain zuzen.