Eskubaloi taldeak batzen dituen elkartea errelebo beharrean da. Lekuko aldaketa hau egiteko kide berriak behar ditu Usurbil Kirol Elkartearen zuzendaritza taldeak. Bertatik, NOAUA!ra igorritako oharrean azaldu dutenez, "Usurbil K.E.n zuzendaritzako kideak aldatzeko garaia iritsi da". Egungo kideek beste urtebetez jardunean segitzeko konpromezua hartua dute. Horren osterako "erreleboa prestatzen hasteko momentua iritsi da".
Lekuko aldaketa hau bideratzen hasteko deialdia kirol elkartea osatzen duen komunitateari egin dio zuzendaritzak; "gurasoei, jokalariei eta eskubaloi zaleei". Abian den 2024-25 denboraldia baliatu nahi dute kide berriak hurrengo denboraldian aritu daitezen prestaketa lanak egiteko. Segidan duzue, Usurbil K.E.-tik helarazi duten oharra:
Usurbil KE-ko zuzendaritza errelebo beharrean!
Usurbil K.E.n zuzendaritzako kideak aldatzeko garaia iritsi da. Gaur egun indarrean dagoen taldeak beste urte baterako konpromezua hartua duenez, erreleboa prestatzen hasteko momentua iritsi da.
Deialdi hau klubeko jokalarien gurasoei, jokalariei eta eskubaloi zaleei luzatu nahi dizuegu. Aurtengo denboraldia baliatu nahiko genuke erreleboa prestatzen hasteko, kide berriak datorren denboraldian jada prest egon daitezen lanean hasteko! Anima zaitezte! Harremanetarako: usurbilkirolelkartea@gmail.com
Eskubaloia kiroldegian
Azaroak 23, larunbata
09:30 Infantil neskak: Usurbil K.E.-Urola E.K. Urzum
11:00 Kadete mutilak: Usurbil KE B-Leizaran Txuria
16:00 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.-Ereintza Beissier
18:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Leizaran Ernio Inmobiliaria