Usurbilgo herri ondarea nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaile eta aitzindariak ezagutzeko aukera izango da hilabeteotan bezala, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak urte amaierara arte iragarritako bisita gidatuetan. Herriko kaleetako sorkuntza, Salbatore elizako ondarea, hondakinen kudeaketa edoza herri hau lantzen doan zaintza ekosistema berria ezagutzeko ibilaldiak izango dituzue aukeran.
Gaurtik hurbilen diren lehen hitzorduak astebururako iragarri dituzte:
650 Usurbil Bizi, datozen bisita gidatuak
Azaroak 23, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Azaroak 24, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Azaroak 28, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.
Azaroak 29, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.
Abenduak 7, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Abenduak 8, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Abenduak 19, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.
Abenduak 20, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.
Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus