Badator beste urte batez, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna. Zenbait ekimen iragarri dituzte jada aldarrikapen egun horren atarian; tartean, Aginagan. Batetik, azken urteotan harrera beroa izan ohi duen Euskararen Gala antolatu dute denetariko sorkuntza emanaldiekin. Bertako nahiz Euskal Herri mailan ezagunak diren sortzaileak elkartuko dira Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Azaroaren 30ean izango da. Biharamunean, "Artea" izeneko antzezlana programatu dute leku berean, aktore talde ezagunarekin. Hitzordu baterako zein besterako sarrerak salgai dituzue jada usurbilkultura.eus plataforman.
Euskararen Eguna
Azaroak 30, larunbata
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
22:00 Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Idoia Torregarai, Ander Malbadi eta Julen Portilloren bakarrizketak, Asier Kidam magoa, Unai Gaztelumendi marrazkilaria, Zoe kontortsionista, Ines Osinaga, ApanRapa, SuTaGar taldeko Aitor Gorosabel & Xabi Bastida musikariak, Las Kolgadasen zirku ikuskizuna, Danna Lux, Gata al kuadrado, Euskaraldiaren herri aurkezpena, fotokola, Dj Aritz&Ilargi...
Sarrerak 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Aginagako Arraten.
Antolatzaileak: Antxomolantxa Kultur Elkartea eta Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Abenduak 1, igandea
Egunean zehar, Mikel Laboa gogoan hil zeneko hamaseigarren urteurrenean. Bere musika entzungai omenaldi gisa bere izeneko plazan.
11:30 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Ostirala iritsi da!" ikuskizuna Oiardo kiroldegian. Sarrerak agortuak.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.
18:00 “Artea” antzezlana Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Aktoreak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
Zehaztasunak: “ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten”.
Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkarteak eta Eliza Zaharra Elkargunea.
18:00 “Gregoria”, Bea Egizabalen bakarrizketa Zubietako Kaxkapen.
Sarrera doan.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Abenduak 3, asteartea
Euskararen Eguna.