Indarkeria matxistaren salaketa plazaratuko da beste behin, ate joka dugun azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Horren harira, Kafe Tertulia Usurbilgo neska* gazteen talde feminista eta Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxea batu eta zenbait ekimen antolatu dituzte.
Prestaketa lanak bideratuko dituzte lehenbizi larunbat honetan bertan, hilaren 23an; pankartak egiteko deia egin dute. Azaroaren 25a mobilizazio eguna izango da; elkarretaratzea antolatu dute Mikel Laboa plazan. Biharamunean, bestalde, "Bakarrik Bai da Bai" legeari buruzko solasaldia egingo da Emakumeon Etxean.
"*A25 Indarkeria matxistaren aurkako eguna* iristear dago eta Kafe tertuliak eta Emakumeon Etxeak lankidetzan datozen egunetan antolatutako ekintzetara gerturatzeko deia egiten dugu", egin dute gonbita, "Usurbil indarkeria matxistarik gabeko herria izatea nahi dugulako! *Autodefentsa feministaren baitan antolatuta, hamaika indarkeriei hamabi formatan erantzungo diegu*".
Azaroak 25 Usurbilen
Azaroak 23, larunbata
11:00 Pankartak egiteko deialdi irekia frontoian.
Azaroak 25, astelehena
19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Azaroak 26, asteartea
17:30 "Bakarrik Bai da Bai" Legearen inguruko hitzaldia, Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Irule abokatuak taldearen eskutik.
Antolatzaileak: Kafe Tertulia eta Emakumeon Etxea.