AZKEN ORDUKOA

Igerileku txikia itxi dute, "uraren analisien emaitza desegokiak tarteko"

Erredakzioa 2024ko azaroaren 20a

Oiardo kiroldegiko igerileku txikia itxi dute behin behingoz, "uraren analisien emaitza desegokiak tarteko". Usurbilgo Udalak aditzera eman duenez, "emaitzak berriz ere onak izan arte itxita egongo da, gutxienez, ostiral arratsaldera bitartean: ondo bidean, bizpahiru egunetan ireki ahal izango da berriz. Barkatu eragozpenak".