Gertuago bonuak online eskuragarri, ostiraletik aurrera

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 21a, 08:55

Ostegunera arte Potxoenean lortu ahal izan dira. Ostiraletik aurrera, online lortu ahalko dira gertuago.eus bidez.

Deskontuak ahalbidetzen dituzten Gertuagoren erosketa bonuak eskuratzeko aukera izan da astearteaz geroztik gaur arte Potxoenean. Presentzialki erosi ahal izan dira, baina adi, Potxoenetik sarera lekuz aldatuko dute salmenta.

Izan ere, bonu hauek eskuratzeko bi modu zeuden; bat, aipaturikoa, modu presentziala egunotan Potxoenean. Asteartetik ostegun honetara, zenbait ordu tarteetan geletako batean eskura zitezkeen. Tarte hau igarota, online bidez erosi ahalko dira, "ordaindu 20 euro eta eskuratu 30 euro" aldarriarekin ezagun egin diren kanpainako bonuak. 10 euroko deskontua ahalbideratuko duten bonuok ostiral goizeko 9:00etan,  gertuago.eus atarian eskuratu ahalko dira. Hurbilago elkarteko saltokietako erosketetan xahutzeko aukera izango duzue.


Poltsa isotermikoen kanpaina
Gogoan izan, bestalde, herrian erostearen truke, poltsa isotermikoak eskuragarri dituzuela egunotan. Poltsa isotermiko bat opari gisa jasotzeko aukera dago saltokiotan 30 euroko erosketak eginez gero, "bertako dendetan erositako kalitatezko produktuak fresko mantendu eta etxeratzeko". Lehen 50 erosleei zuzenduriko eskaintza izango da honako hau.

Denda hauek bat egin dute ekimen horrekin: Aizpurua Okindegia, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Artzabal baserria jatetxea, Arruti harategia, Bordatxo taberna, Enar estetika, Esnaola janari-denda, Guria taberna, Intza ile-apaindegia, Iratze natur denda, Itzira eraikuntzak, Laukote, Laurok liburu-denda, Lizardi liburu-denda, Lurda mertzeria, N.I ile-apaindegia, Opilgoxo, Otar-Goxo, Txirristra taberna eta Usurbil Optika.