Arrakasta handia izaten ari da Gertuagoren erosketa-bonuen kanpaina. Asteartetik ostegunera, azken hiru egunotan, Potxoenean izan dira eskuragarri eta jendea mugiarazi du deialdiak. Bonuok eskuratzeko modurik izan ez baduzue, ostiral goiz honetatik, azaroaren 22tik, online eskura ditzakezue gertuago.eus atarian; gogoan izan, "ordaindu 20 euro eta eskuratu 30 euro" horretan datza ekimen honek.
Sustatzaileek iragarri dutenez, "kanpaina abenduaren 29ra arte" egongo da martxan. Momentuz, herriko hamaika saltokietan xahutzeko erosketa-bonuak eskura daitezke. Denda hauetan: Esnaola janari-denda, N.I. ile-apaindegia, Lizardi liburudenda, Intza ile-apaindegia, Arruti harategia, Laurok liburu-denda, Usurbil Optika, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Lurda Mertzeria, Ane ile-apaindegia eta Iratze Natur Denda dendetan hain zuzen. "Mugi denak amaitu baino lehen!", ohartarazi dute.
Poltsa isotermikoen kanpaina
Gogoan izan, bestalde, herrian erostearen truke, poltsa isotermikoak eskuragarri dituzuela egunotan. Poltsa isotermiko bat opari gisa jasotzeko aukera dago saltokiotan 30 euroko erosketak eginez gero, "bertako dendetan erositako kalitatezko produktuak fresko mantendu eta etxeratzeko". Lehen 50 erosleei zuzenduriko eskaintza izango da honako hau.
Denda hauek bat egin dute ekimen horrekin: Aizpurua Okindegia, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Artzabal baserria jatetxea, Arruti harategia, Bordatxo taberna, Enar estetika, Esnaola janari-denda, Guria taberna, Intza ile-apaindegia, Iratze natur denda, Itzira eraikuntzak, Laukote, Laurok liburu-denda, Lizardi liburu-denda, Lurda mertzeria, N.I ile-apaindegia, Opilgoxo, Otar-Goxo, Txirristra taberna eta Usurbil Optika.