Arto ogia egiteko saioa
Txokoaldeko Txokoargi elkarteak antolatu du ikastaroa larunbatean, azaroaren 23an, 10:00-12:00 artean elkartearen egoitzan. Idoia Artuzamunoak bideratuko duen saioan gehienez hamabi lagunentzako lekua egongo da. Izena 619 591 849 (16:00-18:00 artean deitu) telefono zenbakian eman beharko da aurrez. 10 euroko kostua izango du.
23. Erle Eguna
Urteko hitzordu gozoena ate joka dugu; azaroaren 24an ospatuko da 23. Erle Eguna. Igande horretako eskaintzaren baitan bada tailer bat gaztetxoenentzako iragarri dutena; kandelak egitekoa. Parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.
Txalaparta ikastaroa
Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak txalaparta ikastaroa antolatu du LH-ko haur eta helduentzat, nahiz eta HHkoek ere probatzeko aukera izango duten. Bizpahiru saio izango dira; momentuz, lehenengoa zehaztu dute, azaroaren 29rako, ostiralerako, 17:30-19:30 artean, Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Guraso elkarteko bazkide helduek 7 euroren truke eta haurrek 5 euroren truke parte hartu ahalko dute; bazkide ez diren helduek 10 euroren truke eta haurrek 7 euroren truke. Izena aurrez eman beharko da telefono zenbaki honetan: 695 723 192.
Gabonetako sukaldaritza tailerra
Badatorren eguberri garaia prestatzen hasteko hitzordua. Santuenea Kultur Elkarteak antolatu du tailer hau azaroaren 30erako, 16:00-19:00 artean, Santuenea 12an. “Eguberrietako aperitiboak eta hasierakoak” sukaldatuko dituzte. Izena 5 euroren truke eman ahalko dute bazkideek, 8 euroren truke bazkide ez direnek, santueneake@gmail.com helbidean edo 621 095 644 telefono zenbakian.
“Sagar eta Sagardo Kultura” zikloa
Azaroa amaitu baino lehen azken ekimena iragarri dute:
Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
KzGunea
Azaroaren 29ra arte, goizero irekiko dute Usurbilgo KzGunea, 9:00-13:00 artean hain zuzen. Abenduaren 2tik aurrera, aldiz, arratsaldez zabalduko dute, 16:00-20:00 artean. Hona hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Abenduak 2-12, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Abenduak 13-16, 16:00-18:00 "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu".
-Abenduak 17-23, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net