Herenegun itxi zuten Oiardo kiroldegiko igerileku txikia. Dagoeneko berriz zabalik dagoela jakinarazi du udaleko kirol sailetik bertatik. "Jakinarazi nahi dizuegu, igerileku txikia dagoeneko irekita dugula, ur-analisien emaitzak egokiak direlako", ohartarazi dute.
Gogoan izan, herenegun, azaroaren 20an behin-behinean ixtea erabaki duten kiroldegiko igerileku txikia, "uraren analisien emaitza desegokiak tarteko". Usurbilgo Udaletik "emaitzak berriz ere onak izan arte" instalakuntza hau itxita mantentzea erabaki zuten, "gutxienez, ostiral arratsaldera bitartean: ondo bidean, bizpahiru egunetan ireki ahal izango da berriz". Aipatu moduan, zabalik da berriz kiroldegiko igerileku txikia.
Ordutegi honetan zabaldu ohi dute Oiardo kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi