Azken egunotako hotzetik epelera igaro gara asteburuan hegoaldeko haizeari esker. Baina gogotik jotzen ari da azken orduotan. Larunbat goizaldeaz geroztik, ufada nabarmen biziagoak izaten ari gara.
Horregatik jarri zuen indarrean Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bezperan iragarritako abisu horia atzo, 80-100 kilometro ordutik gorako haize-bolada arriskuagatik. Halere, larunbat goiz partean alerta laranja aktibatuko zutela berri eman zuen Jaurlaritzak.
Igande goizaldeko 6:00etatik indarrean da alerta laranja hori, arratsaldeko 15:00ak arte, 100-120 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan ditzakegulako. Gero abisu horira igaroko gara eta egoera horretan segiko dugu, astelehen goizaldeko 6:00ak arte. Tarte horretan, 80-100 kilometro ordutik gorako abiaduradun haize-boladak izan ditzakegu. Horrekin batera, baso sute arriskuagatik goizaldeko 6:00etan jarritako abisu horiak ere indarrean segiko du gauerdira arte.

80 kilometro ordutik gorako ufadak
Usurbildik gertuen, Euskalmet meteorologia agentziak Lasarten kokatua duen estazioko azken orduotako datuak dituzue ondoko grafikan. Atzo 60-70 kilometro ordu inguruko haize-boladak erregistratu zituen bataz beste. Gauerdiaz geroztik, 80-90 ordutik gorako abiadurakoak ere antzeman dituzte igande goiz parte honetan.
Giro honekin, igande honetan, azaroaren 24an, Usurbilen, Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, goi-hodeiekin; arratsalde-gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Hego/hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin, bereziki ekialdean. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira".
Aldaketa astelehenerako. "Goizaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta goizean goiz zerua oso hodeitsu geratuko da; arratsalde-gauean hodeiak gutxitu egingo dira. Goizean goizetik aurrera euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina; arratsalde-gauean atertzera egingo du. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin haizeguneetan; goizean mendebal-osagaira egingo du, ahul-bizi ibiliko da goizean, bolada gogorrekin. Arratsaldean haizea baretu egingo da eta arratsalde-gauean aldakor eta ahul ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira", Euskalmet-ek ohartarazi duenez.
Asteartean, "goiz-lanbroa. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin goizaldean eta arratsalde-gauean. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da".
Azaroa amaieran egon arren, gaur 19 gradura arteko tenperatura izan dezakegu, 21 gradurainokoa astelehenean.
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.