Euskararen Astea

Hiru hitzordu, Kantu Taldearen urte amaierako agendan

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 27a, 09:55

Abiatzear den Euskararen Astearen baitan, bi hitzordu deitu ditu, eta hirugarren bat, kantu-bazkaria, urtea agurtzeko. Lerrootan duzue 2024a amaitu aurretik, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak iragarritako ekintzen berri.

Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak amaitzear du bere hamaseigarren ikasturtea. Urtea agurtu aurretik, ordea, zenbait hitzordu iragarri dituzte, hiru guztira. Haietatik bi, urteko azken kantu-jira eta kalejira berezia, Zumarte Musika Eskolakoekin nahiz hitzorduarekin bat egin nahi duten herritarrekin, abiatzear den Euskararen Asterako. Kantu-bazkaria iragarri du, bestalde, abenduaren 15erako. Txartelak salgai dituzue. Hemen dituzue xehetasunak:

Kantu Taldearen urte amaierako ekintzak
Azaroak 30, larunbata
12:00
Urteko azken ohiko kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.

Abenduak 3, asteartea
18:00
Euskararen Egunean, kantuan aritzeko aukera Usurbilgo Kantu Taldearen eta Zumarteko ikasleen eskutik. Herriko frontoitik abiatuko dira kalejiran. Kantu-paperak egunean bertan banatuko dituzte edota aurrez eskuratu ahal izango dira Potxoenean.

Abenduak 15, igandea
Ikasturte amaierako kantu-bazkaria Artzabalen, Bankako Menditarrak taldearekin. Izen-ematea Artzabalen abenduaren 10a baino lehen.

Oharra:
-"Agiña menua" (30 euro) dastatzeko aukera: urdaiazpiko kroketak, Artzabal entsalada, otarrainxkak plantxan, hiru bigarren platera aukeran eta azkenburukoak ere aukeran. Edaria eta kafea barne.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.