Pirritx, Porrotx eta Marimotots omentzeko, jaialdi erraldoi bat antolatu dute. Agurtzane Intxaurraga zuzendari artistikoak azaldu duenez, "pailazoak ikusle izango dira eta herria izango da aktore bihurtuko dena". Jaialdia maiatzaren 3an izango da, Barakaldoko BECen. Sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai, goizeko 11:00etan, nikeremaitezaitut.eus web orrialdean.