Sarrerak agortuak, igandeko "Ostirala iritsi da" ikuskizunerako

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 27a, 11:51

Bost eguneko tartean agortu ziren, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Ostirala iritsi da" abenduaren 1eko ikuskizunerako sarrerak.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore laukotearen ikuskizun berriena ezagutzeko aukera izango da NOAUA! Kultur Elkartearen eta Usurbilgo Udalaren eskutik abenduaren lehenean, goizeko 11:30etan Oiardo kiroldegian. "Ostirala iritsi da!" izena du emanaldi honek. Urriaren 31n salgai jarritako sarrerak bost eguneko tartean agortu ziren.

Emanaldi hau, hainbat herri eragileek lankidetzan antolaturiko Euskararen Astearen baitan eskainiko da. Segidan duzue, ziklo honetako hitzorduen berri:







Euskararen Astea
Azaroak 30, larunbata
12:00
Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

22:00
Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Idoia Torregarai, Ander Malbadi eta Julen Portilloren bakarrizketak, Asier Kidam magoa, Unai Gaztelumendi marrazkilaria, Zoe kontortsionista, Ines Osinaga, ApanRapa, SuTaGar taldeko Aitor Gorosabel & Xabi Bastida musikariak, Las Kolgadasen zirku ikuskizuna, Danna Lux, Gata al kuadrado, Euskaraldiaren herri aurkezpena, fotokola, Dj Aritz&Ilargi...
Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Aginagako Arraten.
Antolatzaileak: Antxomolantxa Kultur Elkartea eta Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.


Abenduak 1, igandea
Egunean zehar,
Mikel Laboa gogoan hil zeneko hamaseigarren urteurrenean. Bere musika entzungai omenaldi gisa bere izeneko plazan.

11:30
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Ostirala iritsi da!" ikuskizuna Oiardo kiroldegian. Sarrerak agortuak.
Zehaztasunak: "Ostirala iritsi da!" emanaldia eskainiko dute. “Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!".
Informazio gehiagorako: katxiporreta.eus
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.

18:00 “Artea” antzezlana Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Aktoreak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
Zehaztasunak: “ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten”.
Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkarteak eta Eliza Zaharra Elkargunea.

18:00 “Gregoria”, Bea Egizabalen bakarrizketa Zubietako Kaxkapen.
Sarrera doan.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.


Abenduak 2, astelehena
16:10-16:45 Euskarazko liburuen truke-azoka Udarregi Ikastolan.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.

Abenduak 3, asteartea
Goizean zehar, haurrentzako jolasak herrian zehar (kiroldegian, euria balitz).
12:00 Euskararen gorazarrea kantuz Mikel Laboa plazan.
18:00 Kantuan aritzeko aukera izango da Usurbilgo Kantu Taldearen eta Zumarteko ikasleen eskutik. Herriko frontoitik abiatuko dira kalejiran. Kantu-paperak egunean bertan banatuko dituzte edota aurrez eskuratu ahal izango dira Potxoenean.
Antolatzaileak: Udarregi ikastola, Usurbilgo Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.