Garbigune mugikorra herri erdigunean gaurtik astebetez

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 08:33

Hiri hondakinen kudeaketari lotutako zenbait ohar dituzue lerootan.

Errefusa:
Bi igandean behin biltzen den hondakinen zati hau, abenduaren 8an eta 22an bilduko dute berriz.

Praktika onak sustatzen
Usurbilgo Udaletik ontzi arinak gaika egoki biltzeko praktika onen oharra kaleratu du. Gogorarazi duenez, lehenbizi poltsa horian atera behar dira. Poltsa hauek beti zintzilik utzi behar dira, inoiz ez lurrean. Plastikozko poltsa erabiltzea erabakitzen bada, beti itxita atera behar da. Poltsa horirik ez duenak udaletxean, atez ateko bulegoan eskura dezake.

Gauza bera egin du baita Udalak errefusarekin ere. Gogorarazi dutenez, ontzi grisaren barruan atera behar da, inoiz ez poltsan; ontzian sartzen ez dena Garbigunera eraman behar da; ontziak beti zintzilik utzi behar dira; eta, azkenik, ontzi bakoitzak bere kodea izan behar du eta bistan utzi behar da.

Garbigune mugikorra
Atalluko Garbigunera joan ezin dutenei zerbitzu hau gerturatzea helburu duen Udalaren garbigune mugikorrak Usurbilgo herri eta auzoetan ibiltzen da astez aste. Geltokiok izango ditu asteotan:
-Azaroak 28-abenduak 4: herri erdigunea.
-Abenduak 5-11: Aginaga.



Gaikako bilketa hobetzeko
Gogoan izan, bereziki Garbigunera joan ezin dutenei zereginok erraztea du helburu eta San Marko Mankomunitateak hilean bitan ekartzen duen furgonetaren ordutegi murritza zabaltzea. Usurbilek egun duen %87ko gaikako bilketa hobetzen segitzen laguntzeko xedea du Garbigune mugikorrak.

Bilduko dituen hondakin motak
1. Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak).

  1. Bolumen txikiko plastiko gogorreko materialak (ontzi arinak ez direnak).
  2. Pilak.
  3. Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.).
  4. Material informatikoak.
  5. Bonbilla fluoreszenteak.
  6. Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak.
  7. Inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak.
  8. Material berrerabilgarriak (jostailuak, jolasak, gailu elektriko-elektronikoak...).
  9. Kafe kapsulak.
  10. Egur zati txikiak.

    Erabilera irizpideak
    • Hondakin mota bakoitzak bere ahoa du, sailkatuta jasotzeko.
  • Garbigune mugikorretik kanpo ezin da materialik utzi.
  • Utzi nahi den hondakinaren bolumenak ezin du dagokion ahoan ezer sartzea eragotzi: beraz, hondakina ahoa baino handiagoa bada, Atalluko garbigunera eraman behar da.
  • Garbigunera eraman beharko da utzi nahi den hondakina material desberdinen nahasketaz osatuta badago.


Atalluko garbigunea
Gogoan izan, bestalde, ohiko ordutegian zabaltzen ari direla Atallun kokaturiko Garbigunea:
-Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

San Markoren furgoneta ibiltaria
“Hondakin arriskutsuak” jasotzeko mankomunitateko furgoneta ibiltaria hilean bitan izango da gure artean uda amaieran ere:

Abenduak 4:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginaga.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubieta.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezar.


Hondakinak kudeatzeko gida
Hemen Usurbilgo Udalak kaleratua duen hondakinak kudeatzeko gida: gida
Xehetasun gehiago, Atez Ateko Informazio Bulegoan jasoko dituzue:
Joxe Martin Sagardia plaza, 9:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
900 776 776 (doako telefonoa)
atezate@usurbil.eus
usurbil.eus