Udalbatzaren osoko bilkura

2025eko udal aurrekontuak hizpide, askotariko gaiak jorratuko dituzten gaurko udalbatzarrean

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 07:29

Udalbatzaren osoko bilkura izango da hilero moduan, azaroko azken ostegun honetan.

Azaroko azken osteguna heltzearekin batera bilduko da udalbatza osoko bilkuran. Gaur, azaroaren 28an izango da. Udal taldeek ahotan hartuko dituzten gaien artean, 2025eko udal aurrekontuak daude. Hasieraz bozkatuko dituzte udal ordezkariek. Gogoan izan, azken asteotan Usurbilgo herri eta auzoetan edota udal barruan aurkeztu du udal aurrekontuen proposamena gobernu taldeak.

Ostegun honetan emango dituzte datorren urteko aurrekontuoi buruzko xehetasunak. Horrez gain, ate joka dugun abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari begirako mozioa ere aurkeztu eta bozkatuko dute udal taldeek. Baina gai gehiago ere ahotan hartuko dituzte; Sortalde, Oiardo kiroldegia, Haraneko musika taldeen entsegurako lokalak edota Txokoaldeko zubia, esaterako. Hemen, udal ordezkariek hizpide izango dituzten gaiak:

Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: azaroak 28, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- 2024ko urriaren 31ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko urriaren 28tik azaroaren 20ra (2024/1206-2024/1290).
3.- 2024/1214 dekretuaren berri ematea: Ainhoa Arrozpide Landa jarduneko alkatea.
4.- 2025eko Aurrekontu Proiektua hasieraz onartzea (2024EKAU0001).
5.- Rural Kutxarekin mailegu kontratu bidez kreditu-eragiketa bat hitzartzea (2024EKMA0001).
6.- Athlon Sintagmia S.L. enpresari esleitzea Usurbilgo Oiardo kiroldegian kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzu kontratua (2024LIRZ0005).
7.- Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitate Koop. S. Elkarteari, Agerialde ikastetxeko teilatuaren lagapena egitea eguzki-plakak jartzeko (2024HITZ0010).
8.- Altzonazko zubia (Txokoaldeko zubia) legeztatzeko eta birgaitzeko itsaslehorreko jabari publikoa okupatzeko emakidaren baldintzak eta preskripzioak berriz onartzea (2023HEUS0007).
9.- Haraneko musika entsegu lokalen erabilera arautzen duen udal ordenantza hasieraz onartzea (2024UDOR0001).
10.- Adierazpena: 2024ko Euskararen Nazioarteko Eguna, Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko (2024IMOZ0009).
11.- Galdera eta eskaerak.