Greba egunak gaur eta bihar autobus zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 09:01

Bi greba egun deitu dituzte ostegun eta ostiral honetarako autobus zerbitzuetan. Gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak.

Greba eguna deitua dute ostegun eta ostiral honetarako, azaroaren 28 eta 29rako, Hego Euskal Herriko autobus zerbitzuetan. CCOO eta CGTk deitu dituzte greba egunok estatu mailan, erretiro adina aurreratzea galdegiteko. Ondorioz, gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak bi egunotarako. Abenduaren 5ean eta 9an ere lanuzteak deitu dituzte. Abenduaren 23rako akordiorik erdiesten ez badute, greba mugagabeari ekin asmo diote.

Hona hemen, udalerri hau inguruarekin lotzen dituen autobus zerbitzuetan finkatu dituzten gutxieneko zerbitzuen berri:

Greba egunotako gutxieneko zerbitzuak
UK09 (Zumaia-Donostia):
Azaroak 28, osteguna
Usurbildik Donostiarantz: 8:10, 9:15, 13:15, 13:45, 19:15, 20:15.
Usurbildik Oriorantz: 7:15, 9:15, 10:15, 14:15, 14:45, 19:15, 20:15, 21:45.

Azaroak 29, ostirala
Osteguneko gutxieneko zerbitzuez gain:
Usurbildik Donostiarantz: 23:40.
Usurbildik Oriorantz: 23:45, 0:25, 1:25.

BU02 (Aginaga-Usurbil-ospitaleak)
Aginagatik ospitalera: 7:05, 14:05, 21:05.
Usurbildik ospitalera: 9:45, 17:45.
Ospitaletik Aginagara: 8:10, 15:10, 22:10.
Ospitaletik Usurbilera: 10:30, 18:30.

BU10 (Usurbil-Hernani):
Usurbildik Hernanirantz: 7:15, 7:45, 14:15, 21:15.
Hernanitik Usurbilerantz: 7:25, 7:55, 14:55, 21:55.

Informazio gehiago:
lurraldebus.eus
900 300 340