Ordua: goizean zehar.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: San Tomas eguna ospatuko dugu herritar guztiekin. Bertan izango ditugu, Ostolaza eta Pujana trikitilariak. Horretaz gain, talo, gaztain errea, gozoak eta bestelako produktuak ikusi eta erosteko aukera ere izango dugu. Usurbil eta inguruko babarrun zein sagardo ekoizpen partikularren arteko lehiaketa izango dugu. Bi lehiaketetako sariak: 200€ eta txapela lehengo sailkatuei, 100€ bigarrenei eta 50€ hirugarren sailkatuei. Bi lehiaketa hauetan parte hartzeko Noaua!ko egoitzara, babarrun kilo bat eta sagardo lehiaketan 6 botila aurkeztu beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna abenduak 10 izango da.
Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.