Kontzertuen asteburua, gaur Artzabalen eta larunbatean Akerran

Noaua Aldizkaria 2024ko azaroaren 29a

Musikaz blaitutakoa ere izango da heldu den asteburua.

Iker Piris Artzabalen
Kultur Potea ostiral honetan, azaroaren 29an, Gure Pakea elkarteak Artzabalen duen egoitzan. "Zuzeneko aukera paregabea!", iragarri dute; Iker Pirisen emanaldia, iluntzeko 19:00etan hasiko dena. "Blusa jotzen duen tolosar autodidakta artista bikainak hasi zuen Kultur Poteko lehen kontzertua! A ze plazerra asteburua hasteko!".

Kontzertuak Akerran
Iluntze parte musikatua iragarri dute, bestalde, larunbaterako, azaroaren 30erako Akerra gaztetxean. 19:00etan hasita, Floxbin, Odolaren Mintzoa, Hysteria eta Txiskeroak taldeek parte hartuko dute. Pintxo eskaintza egongo dela ohartarazi dute antolatzaileek.