Greba eguna deitua dute ostiral honetarako, azaroaren 29rako ere Hego Euskal Herriko autobus zerbitzuetan. CCOO eta CGTk deitu dituzte greba egunok estatu mailan, erretiro adina aurreratzea galdegiteko. Ondorioz, gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak atzo bezala, gaurko ere. Abenduaren 5ean eta 9an ere lanuzteak deitu dituzte. Abenduaren 23rako akordiorik erdiesten ez badute, greba mugagabeari ekin asmo diote.
Hona hemen, udalerri hau inguruarekin lotzen dituen autobus zerbitzuetan finkatu dituzten gutxieneko zerbitzuen berri:
Greba egunotako gutxieneko zerbitzuak
UK09 (Zumaia-Donostia):
Azaroak 29, ostirala
Osteguneko gutxieneko zerbitzuez gain:
Usurbildik Donostiarantz: 23:40.
Usurbildik Oriorantz: 23:45, 0:25, 1:25.
BU02 (Aginaga-Usurbil-ospitaleak)
Aginagatik ospitalera: 7:05, 14:05, 21:05.
Usurbildik ospitalera: 9:45, 17:45.
Ospitaletik Aginagara: 8:10, 15:10, 22:10.
Ospitaletik Usurbilera: 10:30, 18:30.
BU10 (Usurbil-Hernani):
Usurbildik Hernanirantz: 7:15, 7:45, 14:15, 21:15.
Hernanitik Usurbilerantz: 7:25, 7:55, 14:55, 21:55.
Informazio gehiago:
lurraldebus.eus
900 300 340