Erlea herri bizitzaren erdigunean kokatzen du urtero egun batez, hitzordu gozoena izaten den jaialdiak. Iragan igandeko haize denboralea tarteko, ohi baino astebete geroago heldutako aurtengo edizioak ere bai. Goiz osoan bisitatu ahal izan den azokan edota amaierako sari banaketako protagonista nagusia izan da. Euskal Herriko Ezti Lehiaketako sariekin batera, gaztetxoenen sorkuntza ere baloratu nahi izan dute.
Izan ere, marrazki bidez erleari gorazarre egin edota zaintzea hain beharrezkoa dugun animaliatxo hau omendu dute sorkuntza lan ezberdinen bidez Udarregi ikastolako eta Aginaga nahiz Zubietako eskoletako 0-12 urte arteko ikasleek. Erlea erlauntza ondoan, naturan, hegan, Erle Eguna iragartzen... islatu dituzte gaztetxoek. Haiek eginiko marrazkiak Sutegiko aretoan izan dira ikusgai Erle Egun honetan zehar. Haietatik sei saritu ditu Erle Lagunak taldeak gaurko azokaren amaieran. Segidan dituzue sarituon izen-abizenak.
Sariak sarituen ikastetxera helaraziko dituztela berri eman dute antolatzaileek.
23. Erle Eguna
Marrazki lehiaketa
0-2 urte: Jon Arruti Añorga.
3-4 urte: Jon Kerexeta Uribe.
5-6 urte: Nile Vilchez.
7-8 urte: Maddi Soroa Mitxelena.
9-10 urte: Malen Camarero Nuñez.
11-12 urte: Alex Garcia.