Udazkeneko Azoka

Artisau eta dendarien erakuslehio bizia, gaurko Hurbilagoren Azoka

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 1a, 15:21

Dendari edota artisauen elkargunean bilakatu du frontoia Hurbilagok antolaturiko Udazkeneko Azokak.

Ireki eta gutxira hasi da etortzen jendea eta joan-etorriek ez dute etenik izan amaierara arte. Hurbilago elkarteak antolaturiko Udazkeneko Azokak harrera beroa izan du aurten. Giro epelari esker, hainbat herrikide eta bisitari erakarri ditu hitzorduak frontoian kokaturiko gunera.

Herriko nahiz inguruetako dendari eta artisauen erakusleiho bilakatu dute azoka. Arropak eta osagarriak, bitxiak, kultur sorkuntza... askotariko eskaintzak hartu du gaurkoan frontoia.

Hurbildutako jendeak osteratxoa egin, postuez bestalde zirenak ezagutu, harremandu, haiek zuten eskaintzari erreparatu eta hainbat erosketa egiteko baliatu du gaurko hitzordua.

Amaetabiok, Bihurri, Ciaobellaido, Crea, Dilindan, EM Zirrimarra, Eskuz Eskura, Esther de Donosti, Gigil, Hartara, Knot, Laupitxiak, Mumi Handmade Jewellery, Mxuk Basque, Nai Bitxiak, Ni Naiz, Organic.Studio, Osabi Naturala, Piinpirin, R.belde, Urluma. Haiek izan dira herritik kanpotik bisitatu gaituztenak gaurko azokan. Haietako hainbat dituzue ondoko irudiotan: