650 Usurbil Bizi Otarraren aurkezpen ekitaldian ikusi ditugu haietako zenbait, baina denek ezin izan dute parte hartu, frontoiko postua zaindu beharra zuten eta.
Igande honetan, abenduaren lehenean, Usurbilgo frontoian egindako Hurbilagoren Udazkeneko Azokan hainbat herritarrek ikusgai jarri dituzte, kasu batzuetan, saltokian salgai dutena edota haien sorkuntza lanak. Antolatzaileek gaurko azoka iragartzeko plazaraturiko kartelak iragarri moduan, Lizardi liburudenda, Sleepy Mimosa, Ione Iruretagoiena, Xükâ eskuz egina, Ameba, Zaparra edota Ixabel Agirresarobe Arzallusek parte hartu dute gaurko hitzorduan.
Haiez gain, Ziortza gazte elkarteak jarritako postuak ere ikusmina sortu du. Izan ere, eskumuturrekoak egiteko tailerra antolatu dute. Gaztetxoenak lasaitasun giro ederrean eta kontzentrazio maila altuan aritu dira eskulan hauetan.
Azoka, gainera, trukerako eremu izan da. Hain zuzen, erosketaren bat egitearen truke, bertako sagardoa eta gaztainak doan dasta zitezkeen. Ohiko herritar kuadrilak prestaturiko jakiok eguerdi parterako agortu egin dira.
Herritarren parte hartze nabarmena erakarri du, beraz, gaurko Hurbilagoren Udazkeneko Azokak. Hemen hainbat irudi: