Hemen da, 75 urte bete dituen Euskararen Nazioarteko Eguna. Astearte honetan, abenduaren 3a, beste behin, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko, plazaratzeko unea izango da, baita Usurbilen ere. Kantuan eta jolasean datorkigu aurtengo edizioa.
Ikastetxe barruetan beste hainbat ekintza egingo dituzten arren, herri erdigunea girotuko dutenak Udarregi ikastolako LH ziklokoak izango dira goiz partean, jolas ezberdinekin. Kantuan ariko dira gero.
Arratsaldean baita; herritarrak kantuan kalejiran murgiltzera deituak gaude. Izan ere, Zumarte Musika Eskola eta Kantu Taldea bateratuko dituen hitzordua antolatu dute. Ekitaldiokin emango zaio amaiera Usurbilen, asteburuaz geroztik abian izan den Euskararen Astea.
Euskararen Eguna
Abenduak 3, asteartea
Goizean zehar, haurrentzako jolasak herrian zehar (kiroldegian, euria balitz).
11:45 Euskararen gorazarrea kantuz Mikel Laboa plazan.
18:00 Kantuan aritzeko aukera izango da Usurbilgo Kantu Taldearen eta Zumarteko ikasleen eskutik. Herriko frontoitik abiatuko dira kalejiran. Kantu-paperak egunean bertan banatuko dituzte edota aurrez eskuratu ahal izango dira Potxoenean.
Antolatzaileak: Udarregi ikastola, Usurbilgo Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.