Euskararen Eguna

Euskarari gorazarre jolasean

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 3a, 12:18

Herri erdigunea jolastoki handian bilakatu dute Udarregi ikastolako LH-ko ziklokoek, Euskararen Nazioarteko Egun honetan.

Euskara biziko bada, euskarri izan beharko du bizitzako alor guztietan baita, noski, nabarmen gainera, aisialdian ere. Gaurko Euskararen Nazioarteko Eguna dugu horren adibidea. Izan ere, jolasean ere euskaraz bizitzeko aldarria plazaratu dute Udarregi ikastolakoek. Ziklo guztiak dira gaurkoan eguneroko ohiko dinamikatik kanpo, ekintza berezietan parte hartzen dabiltza.

LH-koak herri erdigunera irten dira. Hainbat plaza hartu dituzte jolaserako eta gogotik girotu dute herria. Sagardoaren plaza, Askatasuna, Mikel Laboa edota udaletxe aurreko enparantzak baita frontoia ere, jolastoki bilakatu dituzte 6-12 urte artekoek. Dantzan aritu dira, sokasaltoan, lokats bilketan...

Bistan denez, primeran pasa dute Euskararen Nazioarteko Eguneko goizpasan.