Euskarak 365 egunez behar gaitu, gaurkoa, ordea, hori nabarmendu eta geure ama-hizkuntzari gorazarre egiteko eguna da. Abenduak 3 ditu, Euskararen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Eremu ezberdinetatik oso askotariko moduekin bat egin dute deialdi honekin. Hitzordu gehienak, ordea, aldarrikapena eta ospakizuna uztartzen ari dira. Horren adibide duzue lerrootako ekintza.
Goiza, herri erdiguneko plazetan jolasean igaro ostean, kanturako batu dira frontoian Udarregi ikastolako LHko ikasleak eta hitzorduak erakarri dituen herritarrak. Kantuan joan dira bazkaltzera. Izan ere, euskara omendu dute, euskaltzaletasunari gorazarre egin, ezagunak ditugun hainbat kantuen bidez. Kantuan eta dantzan amaitu dute, bertaratu direnen txalo artean agurturiko saioa.