Azken asteotako azoken garaia amaituko du NOAUA! Kultur Elkartea abenduaren 15erako antolatzen ari denak. San Tomas azokari buruzko ari gara. Aipatu kultur elkarteak abian ditu prestaketa lanak. Azokako osagai nagusia den herriko ekoizpenak tarte berezia izango du aurtengo edizioan ere, babarrun eta sagardo txapelketen bidez.
Herriko ekoizpena plazaratu, ikusgarri egin eta zereginotan lanean dihardutenen aitortza ekimenean bilakatu den hitzordu honi begirako izen-ematea zabalik dugu berriz. Abenduaren 15eko sariketan parte hartu nahi duten ekoizleek hilaren 10era arteko epea izango dute izena emateko.
Segidan duzue txapelketa hauetan parte hartzeko kontuan hartu beharreko xehetasunen berri:
SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Abenduaren 10era arte NOAUA!ko egoitzan.
Sagardo lehiaketa
Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.
Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza