Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak eman dio amaiera aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunari, baita azken egunotako Euskararen Asteari ere, ondoen egiten dakien moduan; geure ama-hizkuntzari gorazarre eginez, kantuan.
Negu giroko astearte iluntzea goxatu zuen frontoian eskainitako emanaldiak. Euskara ardatz nagusi duten abestiak hartu zituzten ahotan, nola ez, euskaraz; euskaratik eta euskaraz aritu ziren eta beste behin Kantu Taldekoak eta haiengana batutako herritarrak.
Ikasturte amaieraren atarian da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea. Datozen opor egunekin borobilduko du hamabosgarren ikastaldia. Aurretik, astelehenero biltzen segiko dute entsegu saioetan Agerialden. Ospakizun giroan borobilduko dute, halere, aurtengo dinamika; Artzabalen Bankako Menditarrak taldekoekin egingo duten kantu-bazkariaren bueltan.
Kantu Taldearen urte amaierako ekintzak
Astelehenetan...
18:00 Ikastaroko saioak Agerialdeko musika gelan.
Abenduak 15, igandea
Ikasturte amaierako kantu-bazkaria Artzabalen, Bankako Menditarrak taldearekin.
Prezioa: 30 euro.
Izen-ematea: abenduaren 10a baino lehen, 943 369 139 telefonoz zenbakian edo Artzabalen.
Oharra:
-"Agiña menua" (30 euro) dastatzeko aukera: urdaiazpiko kroketak, Artzabal entsalada, otarrainxkak plantxan, hiru bigarren platera aukeran eta azkenburukoak ere aukeran. Edaria eta kafea barne.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.