650 Usurbil Bizi

Urteko azken bisita gidatuak

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 4a, 09:27

650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren baitan, lau bisita gidatu iragarri dituzte amaitzear dugun 2024. urte hau agurtzeko.

Usurbilgo herri ondarea nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaile eta aitzindariak ezagutzeko aukera izango da hilabeteotan bezala, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak urte amaierara arte iragarritako bisita gidatuetan. Herriko kaleetako sorkuntza, Salbatore elizako ondarea, hondakinen kudeaketa edoza herri hau lantzen doan zaintza ekosistema berria ezagutzeko ibilaldiak izango dituzue aukeran asteburu honetan hasita, urte amaierara arte:

650 Usurbil Bizi, datozen bisita gidatuak
Abenduak 7, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Abenduak 8, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Abenduak 19, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Abenduak 20, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus