650 Usurbil Bizi Otarraren zozketarako txartelak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 5a, 08:55

Hilabete amaieran egingo den 650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko aukera duzue herriko saltokietan erosketak egitearen truke.

Pasa den igandeko Hurbilagoren Udazkeneko Azokan aurkeztu zuten 650 Usurbil Bizi otarra eskuratzetik gertuago egon zaitezkete. Izan ere, aste hasieratik jada abenduaren 28an zozketatuko diren herriko sorkuntzaz eta ekoizpenaz ondo baino hobeto hornituriko ehun otarrok etxeratzeko ahalegina egiten has gaitezke. Horretarako, herriko saltokietan erosketak egin baino ez ditugu; 10 euroko erosketen truke, zozketarako txartelak jaso ahalko dira. Norbere datuekin osatu eta erosketa eginiko saltokian bertan kokatua egongo den kaxan sartu beharko da.

Abenduaren 28ra arteko epealdia egongo da zozketan parte hartzeko. Izan ere, zozketa bera hilaren 28an egingo da. Biharamunean, hilaren 29an banatuko dira otarrok frontoian egingo den ekitaldian.

Segidan duzue, otar hauen zozketan parte hartzeko txartelak non eskuratu ahalko dituzuen baita otar hauetan zer nolako produktuak izango dituzten. 18 kultur sortzaileek eta 12 ekoizleek bat egin dute aurten ekimen honen hirugarren edizioarekin; 30 guztira, iaz baino bat gehiago.


650 Usurbil Bizi otarra
Zozketatuko diren otarrak
Guztira: 100.

Parte hartuko duten ekoizle eta sortzaileen kopurua:
Guztira: 30.
Banaketa:
-18 kultur sortzaile (idazleak, moda diseinatzaileak, musikariak, aldizkariak edo musika tresnen egileak).
-12 ekoizle (jakiak eta sagardoa).

Otarreko produktuen zerrenda:

Aginaga Sagardotegia, Aialade Berri sagardotegia, Ameba, Arkaitz Portularrume Unanue, Arrillaga-Txiki baserria, Arrospide barazkiak, Basatxerri, Borda Txuri-Lumagorri, Bordatxo esneak, Eider Makazaga Estella, Elhuyar Fundazioa, Iñorkiñak, Ione Iruretagoiena, Ixabel Agirresarobe Arzallus, Jakoba Errekondo, Jose Mari Zaldua-Sari Frutak, Josune Estella Arranz, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Maider Alzaga, Mihise, NOAUA! Kultur Elkartea, Odolaren Mintzoa, Olatz Zabaleta, Osto eta Ale, Rukula, Saizar sagardotegia, Urdaira sagardotegia, Usurbilgo Sagastia, Viafara eta Zaparra.

Txartelak eskugarri egongo diren dendak:
Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar estetika, Esnaola janaridenda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia, Iratze naturdenda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opilgoxo, Otargoxo, Usurbil optika.

Egutegia
Abenduak 2-28
Gabonetako otarren zozketan parte hartzeko txartelak eskuratzeko aukera, herriko saltokietan eginiko 10 euroko erosketen truke. Txartelean izen-abizenak idatzi eta denda horretan egongo den kutxan sartu beharko da. Ekimen honetan parte hartuko duten saltokietan kartelak jarriko dituzte, bezeroek identifika ditzaten.

Abenduak 28, larunbata
Otarren zozketa saltokietan. Saltoki bakoitzak bere zozketa egin eta sarituari jakinaraziko dio egun berean.

Abenduak 29, igandea
13:00
Otarren entrega ekitaldia Usurbilgo frontoian.

Informazio gehiago, gertuago@gertuago.eus helbidean edo 652 085 811 telefono zenbakian.