Larunbatean eta igandean ere abisu horiaren eraginpean segiko dugu

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 6a, 08:03

Larunbatetik aurrera, abisu horiaren eraginpean izango gara euriagatik eta haizeagatik, baita igandean ere, Euskalmet meteorologia agentzia ohartarazten ari den moduan.

Negu giro betean izango gara egunotan, hala dio eguraldi iragarpenak. Larunbat eguerditik aurrera, abisu horiaren eraginpean izango gara. Batetik, prezipitazio iraunkorragatik egongo gara abisu horiaren eraginpean. Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, "larunbata, 12etatik (ordu lokala) astelehena, 12etara (ordu lokala) 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke Kantauri isurialdean. Zaparrada ertainak egingo ditu, iraunkorrak eta ugariak". 

Momentuz, larunbat eguerditik igande gauerdira arte gutxienez indarrean izango da abisu hori. Haizearena, aldiz, larunbat eguerditik igande arratsaldeko 18:00ak arte. "Ipar-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete" haizeguneetan. Bestalde, 80-100 kilometro orduko haize-boladak izan genitzake haizeguneak ez diren tokietan.

Iragarpena
Giro honekin, ostiral honetan, abenduaren 6an, Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin; azken orduetan hodeiak gutxitu egingo dira. Euri txikia egin dezake, noizbehinka ertaina. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da: egunaren lehengo partean eta azken orduetan hego-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez".

Larunbatean, hilaren 7an, "zerua partez hodeitua egongo da goizaldean eta oso hodeitsu gainerako orduetan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du goizean goizetik, ugariago eguerditik aurrera. Goizaldean hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorren batekin; goizean goiz ipar-mendebaldera egingo du, bizi ibiliko da bolada gogorrekin, eta oso gogorren batekin haizeguneetan. Tenperatura jaitsi egingo da: minimoak nahikoa eta maximoak nabarmen".

Igandean, hilaren 8an, "zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait lekutan iraunkorra eta ugaria izango da. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoak nahikoa igoko dira. Tenperatura jaitsi egingo da: minimoak gutxi edo nahikoa eta maximoak nahikoa".

Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso dezakezue.