Bi solasaldi antolatu ditu Usurbilgo energia komunitateak Potxoenean datozen bi asteotan. Hemen dituzue xehetasunak:
Abenduak 10, asteartea
18:30 “Aitor Ossa: Pobrezia energetikoa. Zer da eta nola egin diezaiokegu aurre?”
Potxoenean
Hizlaria: Goiener, Aitor Ossa.
Zehaztasunak: “Sortaldetik, energiaren alorreko hausnarketari ekin nahi zaio herri mailan. Energiak gure bizitzak zeharkatzen dituenez gero, pobrezia energetikoaren gaia lantzeko proposamena gauzatu da, elkarrekin egoera zaurgarrian aurkitu daitezkeen pertsona eta familiak laguntzeko, eman ditzakegun urratsak identifikatzeko asmoarekin.
Abenduak 17, asteartea
18:30 “Aitor Ossa: Energiaren erabilera eta kontsumo jasangarria. Ze efizientzia neurri hartu ditzakegu gure etxe, negozio eta abarretan?”.
Hizlaria: Goiener, Aitor Ossa.
Zehaztasunak: “Energia berriztagarriak sustatzeaz gain, Sortaldek, kontsumo arduratsua sustatu nahi du. Horretarako, geure etxe, negozio zein bestelako esparrutan, hartu ditzakegun efizientzia neurrien inguruan hitz egiteko proposamena luzatzen da”.
Informazio gehiago: sortalde.eus
Antolatzailea: Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea.