Herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde lasterka eginez urtea festa giro alai eta aldarrikatzailean agurtzeko gonbita egingo digu aurtengoan ere aipatu herri bilguneak. Sektoreotako saltoki gehienak biltzen dituen Usurbilgo Kaxkoko eremuari bi itzuli emanez, herriko ostatalarien eta merkatarien bilgunearen izena daraman San Silbestre Herri Lasterketa antolatu dute abenduaren 31rako. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik. Aipatu moduan, bi itzuli emango zaizkio herriko merkatalguneari.
Herriko ostalarien eta merkatarien elkarteak antolaturiko ekimenerako izen-emateko epea zabaltzear dute gertuago.eus atarian. Inskripzioa epealdia laster irekiko dute eta online bideratu ahalko dira. Bestela, lasterketa egunean bertan korrika abiatu aurretik ere frontoian izena emateko aukera eskainiko du antolakuntzak.