"Bisita gidatuen eskaintza berritu egin da 2024an"

Erredakzioa 2024ko abe. 12a, 16:50

Balorazioak egiteko garai egokia izaten da urte amaiera. Usurbil Bizi proiektuaren bultzatzaileek 2024 urteko balantzearen berri eman dute. Pozik daude urteak eman duenarekin: 50 bisita gidatu egin dira eta eskuko telefonoetarako aplikazioa garatu da, Elhuyarrekin eta Baturarekin elkarlanean. Datorren urteari begira, Errioaren Usurbil ildoa garatzea izango da helburu nagusietako bat. Prentsaurrekoak eman duena bideo honetan jaso dugu.