Udazkena liburutegian

"Etxe bat, norberarena" gaur, Yolanda Arrietarekin eta Peru Galbeterekin

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 13a, 11:43

Urteko azken hitzorduen ziklo betean da Sutegi udal liburutegia.

"Etxe bat, norberarena" emanaldia programatu dute ostiral honetarako, abenduaren 13rako Sutegi udal liburutegian:

Udazkena liburutegian
Abenduak 13, ostirala
19:00 "Etxe bat, norberarena" Yolanda Arrieta eta Peru Galbete herrikideen solasaldi poetiko musikatua.
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak bere azken lanaren irakurketa-solasaldia proposatuko digu. Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan. Peru Galbetek musikaz eta kantuz lagunduko dio. Itxura ona du, ezta?".

Abenduak 23, astelehena
11:30
Irakurketa solasaldia 11 urtetik gorakoentzat. Roald Dahlen "Sorginak" izango dute mintzagai.
Zehaztasunak: "Irakurle, seguru asko oso pertsona serio eta formala zara eta ez duzu sorginengan sinesten. 'Utikan, asmazio horiek!', esaten duzu serio asko. Sorginen kontu horiek guztiak ez dira txoriburuen gorabeherak besterik. Sorginak! Puaf! Kontu aldrebesagorik! Bada, sentitzen dugu esan beharra, baina egon badaude. Irakurri besterik ez duzu, bestela, Roald Dahl-en liburu hunkigarri hau: berehala pasatuko zara zure irribarre ironiko horretatik sorpresara, eta sorpresatik gorputz guztia dardarizoka jarriko dizun trantze urdurira. Sorginengan ez duzula sinesten? Bada, beldurti baten aitzakia da hori, liburu hau irakurtzera ausartzen ez den kakajario batena".
Oharra: saioan parte hartu nahi dutenentzat liburuak eskuragarri Sutegin bertan.

Abendu amaiera-Urtarrila hasiera
Usurbilgo 2024ko sorkuntza-uzta ikusgai Sutegiko erakusleihoan.

Ekitaldiotarako izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.