NOAUA! Kultur Elkartea igandeko, abenduaren 15eko San Tomas azokako prestaketa betean da. Honez gero, nabariko duzue frontoia nola ari den itxuraldatzen.
Azokako osagai nagusia den herriko ekoizpenak tarte berezia izango du aurtengo edizioan ere, babarrun eta sagardo txapelketen bidez. Herriko ekoizpena plazaratu, ikusgarri egin eta zereginotan lanean dihardutenen aitortza ekimenean bilakatu den hitzordu honen sariketa egingo da azokaren amaieran. Segidan duzue txapelketa hauetan parte hartzeko kontuan hartu behar ziren ezaugarrien berri, izena emateko epea itxita baitago jada.
Baina osagai gehiago ere izango ditu azokak. Bertan izango ditugu, Ostolaza eta Pujana trikitilariak. Horretaz gain talo, gaztain errea, gozoak eta bestelako produktuak ikusi eta erosteko aukera ere izango dugu.
SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Sagardo lehiaketa
Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.
Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza