San Tomas azoka

Pili Arroyo eta Juan Karlos Balerdi nagusitu dira sagardo zein babarrun lehiaketetan

Erredakzioa 2024ko abe. 15a, 14:24

Herriko sagardo zein babarrun ekoizleak izaten dira Usurbilgo San Tomas azokako protagonista nagusiak. Izarpe etxeko Juan Karlos Balerdik irabazi du babarrun lehiaketa (iaz ere, bera izan zen garailea). Sagardo onena aldiz, Pili Arroyo zubietarrarena izan da. 

Babarrun lehiaketa

1. Juan Karlos Balerdi, Izarpe etxea.

2. Pili Arroyo, Zugasti baserria.

3. Antonio Izagirre, Aldapa baserria.

 

Sagardo lehiaketa

1. Pili Arroyo, Zugasti baserria.

2. Mikel Errekondo, Ibindos baserria.

3. Koldo Lertxundi.