Atxilotu bat, aingiren salerosketan arituriko antolakunde baten aurkako polizia operazioan

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 16a, 08:20

Argazkia: Seprona.

Sepronak aurrez prestaturiko aingirien nazioarteko salerosketan aritzen zen antolakunde bat desegin duela jakinarazi du. Polizia operazio horren baitan, Usurbilen pertsona bat atxilotu dutela aditzera eman du.

Ingurumen alorreko delituen bueltan jarduten duen Guardia Zibilaren Sepronak aurrez kozinaturiko aingiraren nazioarteko salerosketan aritzen zen antolakunde bat desegin duela jakinarazi du. "Pukua" izena jarri zioten urriaren 15eko eta 16ko polizia operazioaren baitan, Usurbilen pertsona bat atxilotu zutela jakinarazi du sare sozialen bidez.

Horrez gain, beste hamar lagun ari dira ikertzen eta sei pertsona juridiko daude nahasiak, erakunde armatuaren arabera. Denei, ustez, espezie babestu batekin kontrabandoan aritzea eta dokumentuak faltsutzea egozten die Sepronak.