Ate joka ditugun ospakizun egunak tarteko, urtero moduan, aurreratu egingo dute hilabete honi dagokion udalbatzaren osoko bilkura. Izatez, hilero azken ostegunetan izaten da; honenbestez, abendukoak hilaren 26an izan beharko zuen. Baina aipatu moduan, datozen jaiegunak tarteko, astebete lehenago egingo da, etzi, hilaren 19an.
Ezohiko osoko bilkura horren hasiera ordua ere ezberdina izango da. 18:00etarako finkatzen dira deialdiok. Oraingo hau, ordea, ordubete geroago abiaraziko dute, 19:00etan. Aurretik indarkeria matxistaren biktimen arretarako eta erreparaziorako erakundeen arteko koordinaziorako protokoloa eguneratzeko formazio saioa izango dute udal ordezkariek.
Urteko azken saio honi dagokionean, 2025era arteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa hartuko dute ahotan udal ordezkariek. Horrez gain, alokairu sozialeko udal etxebizitzen gaiari ere helduko diote. Hona hemen, Usurbilgo Udaletik helarazitako gai-zerrendaren berri:
Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura
Eguna: abenduak 19, osteguna.
Ordua: 19:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- 2024ko azaroaren 28ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko azaroaren 25etik abenduaren 13ra (2024/1291-2024/1393).
3.- Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2023-2025): 2025eko eranskinak onartzea (2023EKON0001).
4.- 2025eko Plantilla Organikoari hasierako onespena ematea (2024FAZE0003).
5.- 2025eko Lanpostuen Zerrendari onespena ematea (2024FAZE0002).
6.- Alokairu sozialean eman beharreko udal etxebizitzen errentariak onartu eta hautatzeko oinarrien aldaketa hasieraz onartzea (2024UDOR0002).
7.- Usurbilgo Udaleko Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa arautuko duen erregelamenduaren aldaketa hasieraz onartzea (2024UDOR0003).
8.- Eskaera eta galderak.