Instrumentuek ez, oraingoan, ahotsek izan dute erabateko protagonismoa Zumarte Musika Eskolakoek astearte iluntzean Salbatore elizan eskainitako gabonetako kontzertuan. Belaunaldi guztietako herrikideak aritu dira, banaka, nahiz talde txiki zein handiagoetan, urte garai honetako abestiei ahotsa jartzen; ahots ezin ederragoa, albiste honi atxikitako bideoan entzun ahalko duzuen moduan.
Kantu modernoko ikasleak, Zumarte Txiki Abesbatza, ZumarTeen Abesbatza eta Zumarte Gazte Abesbatza... Badu musika eskolak abeslari aldetik oparotasuna. Segidan duzue, kontzertuan parte hartu zuten Zumarteko kideen zerrenda, baita bakoitzak zer abestu zuen, horren berri ere. Jon Imanol Etxabe Telleriak zuzendu zuen saioa.
Urtea kantuan agurtu nahi izan dute hitzordu honekin. Asteazken honetan, urtean bitan egiten duten belaunaldiarteko topaketan parte hartuko du Zumartek eguneko zentroko nahiz eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileekin, musika eskolako ganbaran eskainiko duten gabonetako emanaldian.
Eguberri kontzertua
Kantu modernoko ikasleak:
-Mertxe Jimenez, Maialen Iruretagoyena eta Cati Martin.
"Adeste Fideles". Herrikoa/Mold.: Etxabe, J.I.
-Eneko Zuloga:
"Din Dan Don". Herrikoia.
-Lur Irazusta:
"Snowman", Sia.
-Pello Ibargoyen:
"Holly Jolly Christmas". Michael Bubblé.
-Olatz Korta:
"Birjina maite", herrikoia.
ZumarTeen Abesbatza:
"Carol oh the Bells", Leontovich, M. & Wilhousky, P.J./ "Day-O", Burgie, I. & Attaway, W.
Zumarte Txiki Abesbatza:
"Gabeko ilunean", herrikoia; "In the Jungle", Zulu herrikoia.
Zumarte Gazte Abesbatza:
"Nisi Dominus", de Victoria, T.L.; "Zure boza", Sarasola, X.; "Lollipop", Ross, B. & Dixon, J.; "Umetxoaren ametsak" Yiddish Herrikoia/Mold.: Argoitia neba-arrebak; "Euskal Jokoak", Busto, J.; "O, gau santu!", Adam, A./Mold.: Elizasu, I. & Etxabe, J.I.