Gabonak

Herri merkataritzaren erdigunea piztu dute

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 18a, 09:02

Hurbilagoren etxola ezagunak kokatu eta argiztatuta, heldu da beste behin gabon giroa gure artera.

Herriko biribilguneak argitsuago daude jada eta haiekin baita herri erdigunea ere, urtero garai honetan egin ohi duten moduan. Hurbilagoren etxola argidunak piztu dituzte dagoeneko eta horrekin, bistan denez, gabon giro betean gara.

Badira hainbat urte, herri merkataritzaren eremu nagusia dena pizteko ekimen hau sustatzen hasi zenetik Hurbilago. Jokin Eizagirreren sortze lanokin piztuko den eremua, ordea, zabaldu egingo da aurtengoan. Honenbestez, ez da argituko Zubiaurrenea eta Errekatxiki kaleek bat egiten duten biribilgunea edota Bordatxo parekoa. Izan ere, Usurbilgo Udaletik jakinarazi duten moduan, berrikuntzarik izango da aurtengoan.

Gabon giroa Usurbilgo herri eta auzo gehiagotara hedatuko dute egunotan. Jokin Eizagirrek berak egindako apaingarri bereziak ikusgai izango dira eguberri hauetan.