Haizeagatik abisu horian asteazken iluntze eta gau partean

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 18a, 08:00

100 kilometo ordutik gorako haize-boladak izan ditzakegulako, abisu horian izango gara asteazken arratsaldetik ostegun goizaldera.

Egun eguzkitsuok amaitzear dira. Haizeak aldaketa dakar hurrengo orduotan. Izan ere, abisu horian izango gara asteazken arratsaldeko 18:00etan hasi eta ostegun goizaldeko 3:00ak arte. 100 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan ditzakegu haizeguneetan, 60-80 kilometro ordukoak haizeguneak ez diren tokietan, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez.

Aldaketa dator, beraz, datozen orduotan. Egunean zehar, eguzkitsu segiko du asteazken honek. Baina "egunaren amaieran hodeiak ugaritu egingo dira. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin arratsalde-gau partean. Tenperatura nahikoa igoko da", ohartarazi du Euskalmet-ek.

Ostegunean, abenduaren 19an, "zerua hodeitsu egongo da; goizean hodeiak ugarituz joango dira, zerua oso hodeitsu gelditu arte. Euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, batez ere arratsaldean. Hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da bolada gogorrekin eta oso gogorrekin; goizean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura gutxi jaitsiko da, minimoak egunaren bukaeran neurtuko dira".

Ostiralean ere hodeitsu esnatuko da eguna, "tarte oso hodeitsuekin. Prezipitazio txikia egingo du. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin; gauean indarra galduko du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".

Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.