Mari Domingi eta Olentzero gure artera heldu dira! Albiste honi atxikitako argazkian dituzue. Mikel Laboa plazako estalpean kokatu dituzte jada. Ikusmina sortu ohi duten bi pertsonaia hauei, harrera ofiziala, ordea, datorren aste hasieran egingo zaie.
Abenduaren 23an Aginagan egingo dute lehen geldialdia, biharamunean, Kalezarren, herri erdigunean edota Santuenean ongi etorri beroa egingo zaie, tokian tokiko eragileek antolaturiko kalejiren bidez.
Gogoan izan, bestalde, postontziak jarriak daudela Mari Domingiri eta Olentzerori gutunak idazteko. Hitzordu hauen guztien berri zehatzago duzue segidan:
Mari Domingiri eta Olentzerori harrera
Postontziak...
Gutunak helarazteko postontziak Udarregi ikastolan, Aginagako eta Zubietako eskola txikietan, Santueneko eta Aginagako zaharren egoitzetan, liburutegian, ludotekan, Potxoenean eta Txokoargin.
Abenduak 23, astelehena
18:00 Harrera Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Menditik jaitsiko da Olentzero eta eliza zaharrean bukatuko du ibilbidetxoa. Bertan, eskutitza emateko aukerarekin batera, gaztainak banatuko dira euskal gabon kantekin girotuz".
Abenduak 24, asteartea
Santuenean:
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Santuenean.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Kalezarren eta herri erdigunean:
17:30 Abiatzea Kalezartik.
18:30 Usurbilgo plazara iritsiera.
Zehaztasunak: "Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun, eta mendira itzuliko dira gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko. Plazan, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango dute. Abenduaren 12tik aurrera postontziak jarriko dira herriko hainbat gunetan, gutunak jaso ahal izateko".
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.