Jaiegun bat baino gehiago datoz segidan hurrengo asteotan. Egun seinalatu horietan garraio zerbitzuen eskaintza egokituko dute EuskoTrenek eta Lurraldebusek. Segidan dituzue xehetasunak.
San Tomas eguna
Hasteko, larunbatean, abenduaren 21ean, milaka lagun joango dira Donostiako San Tomas eguneko ospakizunetara. Hitzordu horren harira, tren zerbitzua indartuko du EuskoTrenek. Izan ere, asteburuetan orduero igarotzen da trena Usurbildik Oriorantz nahiz Gipuzkoako hiribururantz. Larunbat honetan, hilaren 21ean, ordea, "Donostiako Santo Tomas azokak sortzen duen joan-etorrien eskaerari erantzuteko" zerbitzuaren maiztasuna handituko dute. Ondorioz, "joan-etorriak ugarituko direla aurreikusita, larunbatetako ohiko zerbitzua indartu egingo da trenen irteera osagarriekin". Horregatik, orduerdiro izango da tren zerbitzua Usurbildik Donostiarantz.
Murrizketak gabonetan
Urtero moduan, datozen egun seinalatuetan, abenduaren 24ean, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean garraio zerbitzua murriztuko dute Lurraldebusek eta EuskoTrenek.
Euskotren
Abenduaren 24ko eta 31ko azkeneko tren zerbitzuak:
-Usurbildik Donostiarantz: 19:54, 20:24, 20:54.
-Usurbildik Oriorantz: 18:34, 19:04, 19:34, 20:04.
Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1eko zerbitzu bakarrak:
-Usurbildik Donostiarantz: 13:24, 18:24, 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
-Usurbildik Oriorantz: 11:04, 17:04, 18:04, 19:04, 20:04, 21:04, 22:04.
Lurraldebus
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Donostiarantz, 20:45ean Usurbildik Oriorantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra (11:10ean Usurbildik Donostiarantz eta 12:30etan Usurbildik Oriorantz) eta arratsaldez, ohiko jaiegunetako zerbitzua 18:10etatik aurrera Usurbildik Donostiarantz eta 18:30etatik aurrera Usurbildik Oriorantz.
BU02 (Usurbil-ospitaleak)
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzuak: 19:45ean Usurbildik ospitalerantz eta 20:30ean ospitaletik Usurbilerantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: igandeetako ordutegia.
BU10 (Usurbil-Hernani)
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Hernanirantz eta 19:55ean Hernanitik Usurbilerantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: Usurbildik Hernanirantz 16:15-21:15 artean ohiko zerbitzua eta Hernanitik Usurbilerantz 16:55-21:55 artean ohiko zerbitzuak.
Informazio gehiagorako:
-Euskotren: euskotren.eus / 944 333 333.
-Lurraldebus: lurraldebus.eus / 900 300 340.