Harane Txapelketa 2024
Usurbil F.T.-k antolaturiko alebin mailako lehen urteko futbol taldeen arteko topaketa antolatu du hurrengo astelehenerako, abenduaren 23rako.
Abenduak 23, astelehena
10:00 2024ko Harane Txapelketa Haranen:
Parte hartzaileak: alebin mailako lehen urteko taldeok parte hartuko dute: Usurbil F.T.-koekin batera, Orioko F.T.-k, Lazkao K.E.-k, Oreretako Touring K.E.-k, Añorga K.K.E-k, Astigarragako Mundarro K.E.k eta Billabona F.K.E.-k.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Hurbilago San Silbestre herri lasterketa
Herri merkataritzaren alde egingo den urte amaierako ekimenean izena emateko epea zabalik duzue.
Abenduak 31, asteartea
17:00 Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa frontoitik.
Oharra: lasterketaren amaieran, opariak zozketatuko dira partaideen artean.
Izen-ematea: gertuago.eus webgunean, abenduaren 27ko 14:00ak arte. Bestela, proba egunean bertan, 16:00-16:30 artean frontoian.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.
Mirotzen omeneko 14. eskubaloi txapelketa
Infantil eta kadeteen mailako eskubaloi jokalariak biltzen dituen txapelketa egingo da abenduaren 27an:
Eguna: abenduak 27, ostirala.
Ekimena: Mirotzen omeneko infantil eta kadeteen mailako 14. Eskubaloi Txapelketa.
Tokia: Oiardo kiroldegia.
Ordutegia: 09:00-19:15.
Parte hartzaileak: Usurbil K.E., Tolosa C.F., Pulpo E.K., Basauri E.T., Anaitasuna, Zarautz Z.K.E.
Neskak
09:00 Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:00 Pulpo E.K.-Aiala Z.K.E.
11:00 Usurbil K.E.-Basauri E.T.
12:00 Pulpo E.K.-Anaitasuna
13:00 Tolosa C.F.-Basauri E.T.
14:00 Aiala Z.K.E.-Anaitasuna
16:00 5. eta 6. postuak
17:00 3. eta 4. postuak
18:00 Finala
Mutilak
09:30 Usurbil K.E.-Pulpo E.K.
10:30 Tolosa C.F.-Amenabar Z.K.E.
11:30 Usurbil K.E.-Basauri E.T.
12:30 Tolosa C.F.-Anaitasuna
13:30 Pulpo E.K.-Basauri E.T.
14:30 Amenabar Z.K.E.-Anaitasuna
16:30 5. eta 6. postuak
17:30 3. eta 4. postuak
18:30 Finala
19:15 Sari banaketa.
Oharrak:
-Partidak bi zatiko 12 minutukoak izango dira, minutuko atsedenaldiarekin.
-Finalak 15 minutuko bi zatikoak izango dira.
-Bazkaria Agerialdeko jangelan egingo da, 13:00-15:30 artean.
Antolatzailea: Usurbil K.E.
Lilatoia
2025eko edizioa otsailaren 23an ospatuko da Donostiako hurrengo Lilatoia. Milaka emakumeren parte hartzea erakartzen duen lasterketa herrikoian talde gisa parte hartzeko proposamena egin zuen duela bi aste Emakumeon Etxeko sustapen taldeak. Bi talde osatzeko asmoa agertu zuten; oinez edo lasterketa parte hartzeko.
Talde hori osatzeko aukerarik badagoen baloratzeko, hilaren 23ra arte esteka honetako galdetegia ostzeko gonbita egin zuen izena eman ahal izateko: galdetegia . Udaletik berri eman dutenez, jada 44 emakumeek izena eman dute.
"Lilatoiko izen-emate ofiziala irekita dagoen bitartean aukera izango da Usurbilgo taldean izena emateko ere: Lilatoiko antolatzaileen arabera, urtarrilaren 23ra arte edo plaza kopurua bete arte emango dute horretarako aukera (lehenengo gertatzen denaren arabera)".
Lilatoian Usurbilgo taldearekin parte hartzeko eman beharreko urratsak zehaztu dute. "Usurbilgo taldean parte hartu nahi duenak, Lilatoian izena eman aurretik, Usurbilgo Emakumeon Etxera jo beharko du (aurrez aurre, telefonoz edo emailez): kode bat emango diote han. Kode hori ezinbestekoa da izena-emateko webgunera sartu eta talde horretako kide gisa izena emateko. Galdetegi bat bete beharko du parte hartzaile bakoitzak, “informazio zehatza eta osoa emanez”. Galdetegia osatutakoan gordeko da plaza. Lilatoian parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira: izena emateko momentuan bertan ordaindu beharko du nork berea. Hori eginda, Usurbilgo Emakumeon Etxeko whatsapp kanalera harpidetu, eta horren bidez jasoko da entrenatzeko hitzorduen berri".
Asmoa, gabonen ostean izena emandakoak elkarrekin entrenatzen hastea litzateke asmoa. "Ariketa fisikoa elkarrekin egitea herriko emakumeak elkartu eta harremanak sendotzeko modua izan daitekeelakoan egin dute proposamena. Izatez, proposamen hori aipatu izan da Emakumeon Etxeko asanbladetan: Elkarrekin Egunean 50 emakume inguru elkartu ziren azaroaren 30ean, eta orain Lilatoia elkarrekin egiteko proposatu dute".
35. Lilatoirako izena eman eta argibide gehiago jasotzeko, lilaton.es atarira jo behar da.
Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
Zabalik da 2025eko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen-ematea. Urtarrilaren 26rako antolatu dute. Ohi bezala, parte hartzaileak goizeko 9:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik bizikleta gainean Andatzako itzulia egitera. Antolatzaileek oroitarazi moduan, ekimen hau "zeharkaldi ez lehiakorra da. Bere helburu bakarra partaideek Andatza mendiaz eta ezaugarritzen gaituen giro ederraz disfrutatzea da".
Iaz bezala, aurten ere parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: "bat luzeagoa eta teknikoagoa eta bestea laburragoa eta denek disfrutatzeko modukoa". Zeharkaldi horretan zehar, "anoa gune handi bat egongo da eta amaieran, frontoian beste bat" .
Antolatzaileek argitu dutenez, bestalde, bizikleta elektrikoarekin parte hartu ahalko da.
Izen-emateari dagokionean, aipatu moduan, inskripzio epealdia zabalik da eta hala segiko du urtarrilaren 23ko goizeko 9:30ak arte, 30 euroren truke kronoak.com atarian. Izena ematen dutenek txaleko bat jasoko dute opari.
Ibai-Ondo Backyard
Parte hartzeko gogoz direnek backyardibaiondo@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Mezu horretan, norberaren izena eta bi abizenak, helbidea, udalerria, posta kodea, probintzia, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea zehaztu beharko dira. Antolakuntzak parte hartzaileen aldetik jasotako emailen hurrenkeraren arabera erabakiko dira nortzuk izango diren parte hartzaileak eta parte hartzaileei jakinaraziko diete nortzuk izan diren onartuak, nortzuk ez, ordaintzeko modua adieraztearekin batera. Erronkako kide bakoitzak 35 euro ordaindu beharko ditu.
Gogoan izan, 100 lagunentzako lekua egongo dela "Ibai-Ondo Backyard" proban:
Eguna: apirilak 12, 13.
Hasiera: apirilaren 12an goizeko 8:00etan.
Abiapuntua eta helmuga: Santueneko frontoia.
Ibilbidea: Santueneko frontoia, auzoa, Atallu eta erriberako bidetik Txokoalde lotuko ditu.
Distantzia: 6,7 kilometro.
Izen-ematea:
-Abenduaren 2tik aurrera: nahi duen orok backyardibaiondo@gmail.com helbidean.
Dortsal kopurua: 100 lagunentzako tokia egongo da.
Zehaztasunak: 6,7 kilometroko ibilbidea ordubete baino lehen osatzean oinarritzen da erronka hau. Ordu hori gainditu arte edo nekatu arte segi ahalko da parte hartzen ekimenean.
Informazio gehiago:
-Instagram: @ibai_ondo_backyard
-Facebook: "Ibai-ondo Backyard"