Mende erdiko ibilbidea osatu du Usurbilgo Odol-Emaileen Elkarteak eta ospatu zein aldarrikatzera doaz. 2025. urtean sartu berritan zenbait ekimen antolatu ditu herri eragile horrek; batetik, odol-ematea. Bi hilean behin lehen astelehenetan izaten den hitzordua ohi baino astebete geroago izango da, oraingoan. Izan ere, urtarrileko lehen astelehena hilaren 6a egokituko da.
Odola emateko egun berean, 50. urtemuga honi lotutako erakusketa bat egitekoak dira Sutegin. Bi asteko iraupena izango du. Haren itxiera eguna, herriko odol-emaileak protagonista izango dituen ospakizunarekin egokituko da. Odola hainbat alditan emandako herritar talde bat eskertu eta omenduko dute, urteroko bazkariaren bueltan. Otordu hau irekia izaten da; omendu eta odol-emaileez gain, edonor joan daiteke. Horretarako, ordea, aurrez izena eman beharko da.
Xehetasun gehiago lerrootan eta urtarrileko lehen aldizkarian:
Urtarrilak 13, astelehena
-16:30-20:10 Odol-ematea Udarregi ikastolako erdiko aretoan. Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-50. urtemugako erakusketaren irekiera Sutegin.
Urtarrilak 26, igandea
-Bazkaria eta odol-emaileentzako oroigarrien banaketa Artzabal jatetxean.
Otordurako izena aurrez eman beharko da telefono zenbakiotako batean: 943 363 102 / 619 125 644 (Mari Jose).
Antolatzailea: Usurbilgo Odol-Emaileen Elkartea.