Egunotan postontzian jaso duzun aldizkaria izan da aurtengoz NOAUA! Kultur Elkarteak kaleratuko duen azkena. Ohi baino mardulagoa dela jabetuko zineten. Izan ere, datozen asteotako deialdien berri jasotako gabonetako gehigarria ere argitalpen horrekin batera eskuratuko duzuelako, baita 2025. urteko egutegia ere, herriko txoko ezberdinetako argazkiekin. Ohi bezala, Zaloa Arnaiz Ibarguren arduratu da irudiez eta egutegiaren diseinuaz.
Horrez gain, errefusa noiz bilduko den zehazten duen Usurbilgo Udalaren egutegia ere jasoko duzue argitalpenokin batera; 2025 eta 2026ko bilketa egunen berri izango duzue hartara.
Urtarrilaren 10ean, hurrengoa
1016. NOAUA!, aipatu moduan, urteko azkena izango da. Datozen bi asteotan, abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an, ez da astekaririk izango. Hurrengoa, urtarrilaren 10ean plazaratuko dugu. Ordurako oharrik baduzue, ohiko bideotatik helarazi, hilaren 3a baino lehen: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321 / Bordaberri, 3.